viernes, 18 de enero de 2008

Nire Balorazioa

Hasiera batean, nire lana haur etorkinei buruz egin nai nuen, baina informazioa bilatu nuenean, pentsatu nuen hezkuntzari eta euskarari bururz egitea, gai zehatzagoa zelako.

Gai hau egitea asko gustatu zait, batez ere gaur egun gertatzen ari den arazo bat delako eta horaindik jendea ez da jorratu.

Nire ustez, lana nahiko zuzena izan da, hau da, gaure egun dauden arazoei buruz hitz egin dut gehien bat, nire bloga irakurtzen dutenek etorkinei buruzko gaurko bizitza ikusteko.

Beraz, nire lana bukatutzat ematen dut eta espero dut zuen gustokoa izatea. Zerbait txarto egotekotan adierazi mezedez.

jueves, 17 de enero de 2008

Etorkina EAE-ko eskoletan


2006.ko lehenengo 6 astehetan 620 ikasle etorkin etorri ziren EAE-ko ikastetxetara. Azken bi urteotan izandako hazkundea izugarria izan da: 2004-2005 ikasturteko datuak 2005-2006 ikasturteko otsailaren 15a arteko datuekin alderatuz gero, gaur orain bi ikasturte baino 5.000 etorkin gehiago daude matrikulatuta derrigorrezko hezkuntzari dagozkion mailetan. Hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoan 13.600 ikasle etorkin zenbatuta daude 2006ko otsailean, 2005ko ikasturte amaieran EAEn ikasten ari ziren etorkinak baino 2.084 gehiago. Gaur egun, 7.489 dira Bizkaian matrikulatutako etorkinak, 3.365 Gipuzkoan eta 2.745 Araban. 2001. urtean EAEko ikasleen artean etorkinak 2.720 ziren (ikasle guztien % 1) eta bost urte beranduago, 2006an, 13.600 dira (ikasle guztien % 5). Ia-ia EAEko ikastetxeetan ikasgela bakoitzeko etorkin bana dago: 20 ikasletik bat etorkina da.

- Araban, ikasle etorkinen %75-a A ereduan sartzen dira (Lurralde horretan ikasle etorkinen % 75ek ikasten du euskara ikasgai soiltzat duen ereduan, eta % 4,75 besterik ez daude D ereduan matrikulatuta).

- Bizkaian, ikasle etorkinen %55-a A ereduan sartzen dira (ikasle etorkinen % 22,6a da B ereduan ikasten ari dena, eta % 22,5a D ereduan ari dena).

- Gipuzkoa, ikasle etorkinen %45-a B ereduan sartu dira (Gipuzkoan B ereduan kokatzen dira etorkin gehienak (% 45) eta jarraian D eredua dator, etorkinen % 37,3arekin. A ereduan matrikulatutakoak % 17,7 dira).

Ezberdintasuna / Berdintasunak. Horien jatorria eta trataera eskolan

Ezberdintasunaren gaiari dagokionez, gizakiok ohitura handia dugu ezberdintasunei erreparatzeko, horiek azpimarratzeko, eta ondorioak atera ondoren horien arabera jokatzeko. Hori dela eta, badirudi gure gaurko ardura ere badela eskolan ezberdintasunak aztertzeko moduak aurkitzea, eta aniztasuna kudeatzeko irizpide garbiak finkatzea.

Echeverriak (1994) dioenez, bakoitzaren begietan (ikuspegian) eta bakoitzak errealitatea ikusteko hautatzen dituen estandarretan dago ezberdintasuna. Ez da errealitateari berari dagokion ezaugarria. Eta errealitatea ikusteko modu horiek "A edo B edo C" moduak bere eragina daukate gugan: ekintza ezberdinak egitera bultzatzen gaituzte, eta ekintza horiek ezberdinak izango dira errealitatea ikusteko dugun moduaren arabera.

Horregatik, "errealitate, gertaera, edo fenomeno" berdinaren aurrean era ezberdinetan jokatzen duten pertsonak ezagutzen ditugu. Eta esan bezala, errealitatea ikusteko modu hori dutelako, beren portaera eta egiten dituzten ekintzak modu horretakoak dira eta ez beste modu batekoak

Etorkinak gure eskoletan

Gaur egun bizi dugun fenomeno berria ¾ ikasle etorkinak gure eskoletan¾ aukera paregabea da ikasleen aniztasunaz lanean hasteko. Une historikoa da guretzat eta erronka handia eskolako komunitate osoarentzat. Hizkuntzari dagokionez, lehendik ere izan ditugu bigarren hizkuntzan curriculum osoa egin duten ikasleak, baina gehienek ama-hizkuntza gaztelera zuten. Gaur egun beste erronka handi bat dugu: ama-hizkuntza oso ezberdina daukaten haurrei curriculum osoa euskaraz egin dezaten ahalbideratzea. Horretarako, eskolak garatu behar dituen mekanismo berriak asko dira. Haietatik nik 2 aipatuko ditut:

- Lehenengoa; Ezberdintasunarekin erikusia daukaten gaiak bultzatu eta gogoetak egitea horri buruz.

- Bigarrena; Ezberdintasunak (aniztasuna) kontuan dituzten bi tresna aztertzen ditugu, eskola-komunitate osoko ikasleak integratzeko bitartekoak direnak: eskola inklusiboa eta curriculuma bigarren hizkuntzan egitea ahalbideratzen duen hizkuntza irakasteko-ikasteko metodologia.

martes, 15 de enero de 2008

Zer da hezkuntza?



Hezkuntza terminoa XVIII.mendean hasi zen erabiltzen, eskola sistema nazionalak sortu zirenean.

Hezkuntzak funtzio sozializatzailea betetzen badu ere, haurraren barne kontzientzia garatzeko helburua dauka. Hezkuntza praktika tradizioz jasoa den arren, etorkizun ezberdin baterako atea zabaldu behar du.

sábado, 5 de enero de 2008

Los niños del hambre

Elkarrizketa


El Correo Digital-ean, Elkarrizketa bat egin zion Maria Luisari, aniztasunaren eta elkarbizitzaren Euskal Herriko departamentuaren arduraduna, Etorkinak bertan izaten duten hezkuntzari buruz.

Elkarrizketa 3 ataletan banatzen da:

-1go atala: Maria Luisak esaten du, Euskal Herrikoek garela arazoak ditugunak etorkineekiko, hauek bizitza hibe bat bilatzen dutela soilik, ondorioz, haien etxetik urbilen dagoen eskolara joango dira, bertoko haurrak egiten duten moduan.



-2. atala: Adibide moduan jartzen dute Finlandiako kasua; bertan, hezkuntza maila handiena dago bai etorkinekin bai bertokoekin eta esaten du hori dela, aurkeztutako proiektuei material guztia eskaini dizkietelako, hau da, jarrantzi handiagoa ematen dizkietelako.



-3. atala: Asken atal honetan hitz egiten du alde batetik eskola pribatuei buruz, esanez, beti izan dutela ikasle talde homogeneoak eta honekin bukatzea aldaketa izugarria dela. Beste alde batetik esaten du, eboluzionatu behar dugula

jueves, 3 de enero de 2008

Haur beldurtutak

Por preguntar que no quede



Liburu hau izan zen "por preguntar que no quede" liburu sortaren lehenengo argitalpena.
Bertan saiatzen dira, haurren galderak erantzuten etorkinei buruz eta haurren eskubidei buruz hitz egiten du.

Estatu Espainolearen hizkuntz guztietan idatzi da Espainako haur guztiek interkulturizatzeko eta nesken eta mutilen arteko diferentziekin bukatzeko.

miércoles, 2 de enero de 2008

Etorkinak euskara ikasten lagundu




Caja Navarrak, proiektu bat sortu zuen (tu eliges) eta, honetan, 418 ekoizlek, 33.000 euro eman dituzte neska-mutil etorkinek euskara ikas dezaten. Etorkin hauerk, Aereduan ikasi behar zuten eta euskara ikasgai moduan izan.

viernes, 28 de diciembre de 2007

Jendartearen jarrera

Bideo honetan ikus dezakegu etorkin baten integrazioa bere lagunekiko, baina beti ez da izaten horrela, gehienetan, arrazizmoaren ondorioz, baztertu egiten dituzte.

Badaude gurazo askok haien seme-alaben eskoletan etorkinak eskolatzearen kontra daudenak eta honek haien seme-alabak etorkin hauen baztertzera eramaten dute.

Beste gurazo batzuk haien seme-alabak A eredutik B eredura aldatzen dituzte etorkinekin ez egoteko; eta badaude eskola ezberdinak etorkinak eskolatzen ez dituztenak.

Guzti honi arrazizmoa deitzen zaio; eta honek kanpoko haurretan eragina izaten du. Honek, kanpoko haurren bazterkeria dakar eta haien autoeztima jeiztea dakar.

Honen ondorioz, nota txarrak izaten diuzte gehienetan edota, bulinna jasotzera eramaten du.