jueves, 17 de enero de 2008

Etorkina EAE-ko eskoletan


2006.ko lehenengo 6 astehetan 620 ikasle etorkin etorri ziren EAE-ko ikastetxetara. Azken bi urteotan izandako hazkundea izugarria izan da: 2004-2005 ikasturteko datuak 2005-2006 ikasturteko otsailaren 15a arteko datuekin alderatuz gero, gaur orain bi ikasturte baino 5.000 etorkin gehiago daude matrikulatuta derrigorrezko hezkuntzari dagozkion mailetan. Hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoan 13.600 ikasle etorkin zenbatuta daude 2006ko otsailean, 2005ko ikasturte amaieran EAEn ikasten ari ziren etorkinak baino 2.084 gehiago. Gaur egun, 7.489 dira Bizkaian matrikulatutako etorkinak, 3.365 Gipuzkoan eta 2.745 Araban. 2001. urtean EAEko ikasleen artean etorkinak 2.720 ziren (ikasle guztien % 1) eta bost urte beranduago, 2006an, 13.600 dira (ikasle guztien % 5). Ia-ia EAEko ikastetxeetan ikasgela bakoitzeko etorkin bana dago: 20 ikasletik bat etorkina da.

- Araban, ikasle etorkinen %75-a A ereduan sartzen dira (Lurralde horretan ikasle etorkinen % 75ek ikasten du euskara ikasgai soiltzat duen ereduan, eta % 4,75 besterik ez daude D ereduan matrikulatuta).

- Bizkaian, ikasle etorkinen %55-a A ereduan sartzen dira (ikasle etorkinen % 22,6a da B ereduan ikasten ari dena, eta % 22,5a D ereduan ari dena).

- Gipuzkoa, ikasle etorkinen %45-a B ereduan sartu dira (Gipuzkoan B ereduan kokatzen dira etorkin gehienak (% 45) eta jarraian D eredua dator, etorkinen % 37,3arekin. A ereduan matrikulatutakoak % 17,7 dira).

No hay comentarios: