Ezberdintasunaren gaiari dagokionez, gizakiok ohitura handia dugu ezberdintasunei erreparatzeko, horiek azpimarratzeko, eta ondorioak atera ondoren horien arabera jokatzeko. Hori dela eta, badirudi gure gaurko ardura ere badela eskolan ezberdintasunak aztertzeko moduak aurkitzea, eta aniztasuna kudeatzeko irizpide garbiak finkatzea.
Echeverriak (1994) dioenez, bakoitzaren begietan (ikuspegian) eta bakoitzak errealitatea ikusteko hautatzen dituen estandarretan dago ezberdintasuna. Ez da errealitateari berari dagokion ezaugarria. Eta errealitatea ikusteko modu horiek "A edo B edo C" moduak bere eragina daukate gugan: ekintza ezberdinak egitera bultzatzen gaituzte, eta ekintza horiek ezberdinak izango dira errealitatea ikusteko dugun moduaren arabera.
Horregatik, "errealitate, gertaera, edo fenomeno" berdinaren aurrean era ezberdinetan jokatzen duten pertsonak ezagutzen ditugu. Eta esan bezala, errealitatea ikusteko modu hori dutelako, beren portaera eta egiten dituzten ekintzak modu horretakoak dira eta ez beste modu batekoak
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario