viernes, 18 de enero de 2008
Nire Balorazioa
Gai hau egitea asko gustatu zait, batez ere gaur egun gertatzen ari den arazo bat delako eta horaindik jendea ez da jorratu.
Nire ustez, lana nahiko zuzena izan da, hau da, gaure egun dauden arazoei buruz hitz egin dut gehien bat, nire bloga irakurtzen dutenek etorkinei buruzko gaurko bizitza ikusteko.
Beraz, nire lana bukatutzat ematen dut eta espero dut zuen gustokoa izatea. Zerbait txarto egotekotan adierazi mezedez.
jueves, 17 de enero de 2008
Etorkina EAE-ko eskoletan
Ezberdintasuna / Berdintasunak. Horien jatorria eta trataera eskolan
Echeverriak (1994) dioenez, bakoitzaren begietan (ikuspegian) eta bakoitzak errealitatea ikusteko hautatzen dituen estandarretan dago ezberdintasuna. Ez da errealitateari berari dagokion ezaugarria. Eta errealitatea ikusteko modu horiek "A edo B edo C" moduak bere eragina daukate gugan: ekintza ezberdinak egitera bultzatzen gaituzte, eta ekintza horiek ezberdinak izango dira errealitatea ikusteko dugun moduaren arabera.
Horregatik, "errealitate, gertaera, edo fenomeno" berdinaren aurrean era ezberdinetan jokatzen duten pertsonak ezagutzen ditugu. Eta esan bezala, errealitatea ikusteko modu hori dutelako, beren portaera eta egiten dituzten ekintzak modu horretakoak dira eta ez beste modu batekoak
Etorkinak gure eskoletan
Gaur egun bizi dugun fenomeno berria ¾ ikasle etorkinak gure eskoletan¾ aukera paregabea da ikasleen aniztasunaz lanean hasteko. Une historikoa da guretzat eta erronka handia eskolako komunitate osoarentzat. Hizkuntzari dagokionez, lehendik ere izan ditugu bigarren hizkuntzan curriculum osoa egin duten ikasleak, baina gehienek ama-hizkuntza gaztelera zuten. Gaur egun beste erronka handi bat dugu: ama-hizkuntza oso ezberdina daukaten haurrei curriculum osoa euskaraz egin dezaten ahalbideratzea. Horretarako, eskolak garatu behar dituen mekanismo berriak asko dira. Haietatik nik 2 aipatuko ditut:
- Lehenengoa; Ezberdintasunarekin erikusia daukaten gaiak bultzatu eta gogoetak egitea horri buruz.
- Bigarrena; Ezberdintasunak (aniztasuna) kontuan dituzten bi tresna aztertzen ditugu, eskola-komunitate osoko ikasleak integratzeko bitartekoak direnak: eskola inklusiboa eta curriculuma bigarren hizkuntzan egitea ahalbideratzen duen hizkuntza irakasteko-ikasteko metodologia.
martes, 15 de enero de 2008
Zer da hezkuntza?
Hezkuntza terminoa XVIII.mendean hasi zen erabiltzen, eskola sistema nazionalak sortu zirenean.
Hezkuntzak funtzio sozializatzailea betetzen badu ere, haurraren barne kontzientzia garatzeko helburua dauka. Hezkuntza praktika tradizioz jasoa den arren, etorkizun ezberdin baterako atea zabaldu behar du.
sábado, 5 de enero de 2008
Elkarrizketa
Elkarrizketa 3 ataletan banatzen da:
-1go atala: Maria Luisak esaten du, Euskal Herrikoek garela arazoak ditugunak etorkineekiko, hauek bizitza hibe bat bilatzen dutela soilik, ondorioz, haien etxetik urbilen dagoen eskolara joango dira, bertoko haurrak egiten duten moduan.
-2. atala: Adibide moduan jartzen dute Finlandiako kasua; bertan, hezkuntza maila handiena dago bai etorkinekin bai bertokoekin eta esaten du hori dela, aurkeztutako proiektuei material guztia eskaini dizkietelako, hau da, jarrantzi handiagoa ematen dizkietelako.
-3. atala: Asken atal honetan hitz egiten du alde batetik eskola pribatuei buruz, esanez, beti izan dutela ikasle talde homogeneoak eta honekin bukatzea aldaketa izugarria dela. Beste alde batetik esaten du, eboluzionatu behar dugula
jueves, 3 de enero de 2008
Por preguntar que no quede
Liburu hau izan zen "por preguntar que no quede" liburu sortaren lehenengo argitalpena.
Bertan saiatzen dira, haurren galderak erantzuten etorkinei buruz eta haurren eskubidei buruz hitz egiten du.
Estatu Espainolearen hizkuntz guztietan idatzi da Espainako haur guztiek interkulturizatzeko eta nesken eta mutilen arteko diferentziekin bukatzeko.